2013-03-05

TALDEKA URTEZ URTE

1. Zer dira zuentzat Lizartzako Iñauteriak?


Gure taldea heldu, guraso eta gaztetxoez osatuta dago eta guztira 30 lagun inguru biltzen gera. Baina Lizartzako Iñauterietako 18 urte hauetan , era desberdinetara parte hartu degu.

Hasierako urteetan batez ere dantzari bezela , hau da , edadeak eskatzen zigun bezela, ostiral gauean afaria eta txupinazoa, larunbatean goiz goizetik puska biltzen hasi, muturrak berotu, soziedaden bapo bazkaldu, mozorrotu eta ondoren ordutxikikarte gorputzak aguantatzen zunarte parranda bakarrik genuen buruan. Hurrengo goizean izaten genituen komeriak burua tente mantentzen goizeko mezetan eta ondorengo kalejira eta plazako dantza saioan. Zelainek izan zuen gurekin nahiko pazientzia…

Urteak pasa ahala, gure egoera aldatzen joan da. Azkeneko urteetan , nahiz eta dantzari bezela jarraitzen degun, famili eta kuadrilla giroari ere indar gehiago eman diogu. Guztira bikote eta umeekin 30 bat laguneko taldea osatzen degu. Eta horrela karroza eta kuadrilla bezela gabiltz geuronartean ondo paseaz eta Iñauteriak animatu nahian.


2. Iñauterietan gustokoen?


Dantzari bezela dudarik gabe larunbat goizeko puska biltzeko giroa gosariak eta hamaiketakoak barne, noski. Eta garai batean larunbateko soziedadeko bazkariko giroa, Kaxiano eta beste musikoekin botatzen genituen kanturriadak.

Azkeneko urteetan karrozarekin kalean zehar goiz eta arratsaldez geure artean sortzen degun giroa.


3. Zerbait aldatuko al zenuke? Zer?


Noski leku guztietan bezela mila gauz daude aldatzeko eta hobetzeko baina liburuxka hau ez zaigu iruditzen leku egokiena aldaketak proposatzeko


4. Izaten al dezue inoren laguntzarik karroza edo mozorroa prestatzeko garaian?


Ez , bakoitzak eginkizunak ondo banatuta ditugunez, IDEIA on bat eduki ezkero , ez daukagu inongo arazorik hori martxan jartzeko.


5. Nondik nora bururatzen zaizkizue mozorro ezberdinen ideiak? Normalean bilerak egiten dituzue Iñauterien aurretik?


Noski, euskaldun onak bezela, mahai baten inguruan jana eta edanaren bueltan etortzen zaizkigu ideiak. Normalean Abenduaren hasieran egiten degu lehenengo bilera eta orduan jartzen ditugu ondorengo bileren eta

entsaioen datak. Normalean gero astebukaeraero biltzen gera Iñauteriakarte.


6. Gogortatzen al zerate zein mozorroekin pasatu zenuten hobetoen?


Urte bakoitzeko mozorroak dauka bere xarma. Ijito bezela oso ondo pasa genuen plaza paella prestatuaz, ondoren Akelarrea eta Hassin Al-Manú-ko koreografi eta dantzekin ere bai. Iaz ALOHA ARAXES bezela gure bailoteoekin. Baina gure gaztetxoenek gustokoena dutena LIZARTZAKUS ZIRKUS dute bakoitza bere zirkuko paperean.


7. Aurtengo Iñauterietako burutapenik bai?


Kontutan izanik lehenengo bilera egin degula , noski zedozer egingo degu

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina