2016-02-03

Lizartzako ihauteriak Irungo Euskal Herri Inauterietan

Irungo Kemen Dantza Taldeak euskal herri bati eskainiz antolatzen dituen Euskal Herri Inauterietan aurten aukeratutako herria Lizartza izango da!! Otsailak 6ean 11:45ean: Pio XII. Plazatik aterako da EUSKAL-HERRI INAUTERIA Lizartzako Inauteriak, eta Serapio Mugica, Juan Arana, Luis Mariano, Zabaltza plaza, Colon ibilibidea, Foru Karrika, Kale Nagusia, San Juan plaza, Eliza kalea, Eskoleta kalea, Junkaleko plazatxotik igaro ondoren, Erromes plazan amaituko da. Kemen Dantza Taldeak antolatua da ekitaldi hau.