Manolo Ibarguren
Bolinaga, Lizatzatarrontzako
Manolo haundia, aurki 84 urte beteko
dituen, gizon lerden eta langilea, bezain, umil eta gozoa; akordeoilari
trebe eta humoretsua; soinua jotzeko beti prest
dagona, nola dantzan egiteko, entzuteko, eta abesteko, eta, gainera,
Lizartzako parrokiko egungo organojole denak, badu, bere urte luze hauetako
bizipenen artean, BAT, guztiz berezia,
larria , gogorra, eta benetan beldurgarria, eta lizartzatar guztiok,
ezagutu eta ezagutzera ematera behartzen
gaituena,
eta, hori da hain zuzen, orain, zenbait xeetasunekin
kontatuko diguna, eta guk, gure aldetik, gogo biziz eskertuz, laburki azaltzen
saiatuko gerana.
G.- Nortsuk eta nongoak ziren zure gurasoak ?
E.- Emeterio Ibarguren
zen atte, eta, Martzelina
Bolinaga ama. Biak Antzuolatarrak, eta,
antzuolatarrak izanik, ezkonduta ere, hasieran, bertan jarri ziran
bizitzen. Gero, Legazpira, eta,
ondoren Lizartzara etorri ziran. Bost seme alaba izan zituzten, edo
senide ginen, lau mutil eta neska bat.
Ni hirugarrena naiz, erdikoa, bizi naizen bakarra, eta Legazpin jaiotakoa.
G.- Ze arrazoi nagusi
izan zuten, Legazpitik Lizartzara etortzeko ?
E.- Gure atte,
elektrikaria edo elektrizista zen, lanbidez edo ofizioz. Patrizio
Etxeberria deritzaion lantegira joan zelako, aldatu omen
ziran herriz, hau da, Antzuolatik,
Legazpira. Lizartzara aldiz, Iturralde
etxearen ondean, argi indarra egiteko dagoen zentralera etorri zen, bertako
nagusia zen ELKORO, lagunak, horrela
eskatu ziolako, eta seguroenik, lan baldintza eta lan saria, nahiko onak
eskeini zizkiolako. Bestela, ez da oso
ondo ulertzen, Legazpitik Lizartzarako etorrera.
G.- Noiz eta non
jarri zinaten bizitzen ?
E.- Lau urte
nituela etorri omen nintzen, edo ekarri
omen ninduten Lizartzara, hau da 1.933 garren urtean, eta Garro etxean bizitzen
jarri.
G.- Nola oroitzen
zara edo gogoratzen dezu, atte fusilatzera atera zuteneko momentua
E.- Nik zazpi
urte nituen gerra hasi zenean. 1.936 ko Uztailaren 25 an, hau da Santiago egunean
sartu ziran , napar erreketeak Lizartzan.
Handik egun gutxitara, hiru edo lau egunera, gaueko 12H00 tan joan ziran , atteren bila etxera. Kas, kas, kas, ate joka norbait. Amak atea ireki, eta GUARDIA ZIBIL ARMATUAK aurrez aurre : Emeterio Ibarguren hemen bizi al da galdezka. Amak bai.
Gurekin etorri behar du, beren
erantzun bakarra. Alperrik zan arrazoiak eskatzea
G.- Zer egin zuten gero ?.
E.- Alpargatak txinalka zituela, eta ohiatik
jeikitako erropakin eraman zuten atte. Ama karraxika: Emeterio, Emeterio, Emeterio oihukatuz. Gau iluna zen. Etxetik. garrotik atera eta,
Nafarroa aldera joateko agindu zioten. Atte Emeterio, aurretik bakarrik,
guardia zibil armadunak atzetik
zituela. Orexako bidegurutzera irixtean,
Insalus aldera Nafarroa aldera alegia,
jarraitzeko agindu omen zioten. Beti
karreteraz noski. Errota etxea pasa
eta,Bittorine etxe ondotik abiatuta, Narbaitzura dijoan bidearen erdi parera iritxi zenean, tiroka ekin omen
zioten, han gordeta zeuden guardia zibilek.
Nahiz eta zauri larriak jaso,
erio hartan, ihes egitea lortu zuen, bere burua errekara boteaz. Gaua
oso iluna izanik, errekan gora, nolabait, Insalusko baserriraino, ( egun
desagertua entrepresa hazitzeko ) iristea
lortu zuen, eta garai hartako
etxejabeek, Soroa eta
Iturriotz, egun, Lizartzan, lehenengo eta bigarrengo
apelidoa Soroa dutenen, atte-ama edo
eta, atton-amonak, dana arriskatuz,
lagundu zioten gordetzen, eta, zauriak sendatzen. Guardia zibilak, eginalak
egin arren, etzuten aurkitzea lortu
G.- Nola edo nork
sendatu zuen zauri larri haietatik.?
E.- Arazo oso
larrria izan zen, bai. Zauriak sendatu beharrrari, ixilka eta gordeka ibili
beharra gehitzen zitzaizkiolako. Egoerak, sendagilea konfiantzakoa izatea
eskatzen zuen. Herriko sendagilea,
Celestino Goikoetxea, nahiz eta gerra hasi zutenak, nahiko begionez ikusi, zintzo jokatu zuen, eta bere profesioari
zegokion mailako laguntza eman zuen,
egoera latz eta larri hartatik ondo ateratzeko . Horrela salbatu zen gure atte.
G.- Ze arrazoi egon zitekeen, edo, eduki zezaketeen, zuen
attekin horrela jokatzeko.?
E.- Garai hartan
eta geroago ere bai, seguroenik hiru edo
lau teléfono bakarrik egongo ziran Lizartza guztian. Alondegin bat, publikoa, herri guztiaren
serbitzurako, eta, han bizi ziren Olanotarrak zuten, deiak hartu, abixoak etxe
eta baserrietara pasa, deia egin behar zutenei linea jarri, etabar, etabar,
egiteko ardura, eta gure attek lana egiten zuen lekuan, zentralean alegia bestea,
eta Insalusen hirugarrena, eta
Karobin beharbada laugarrena.
Dirudienez, zentraletik
teléfonoz hitzegiten zuela eta,
ixpiitzaz, espioitzaz alegia hartu, eta besterik gabe , fusilatzera eraman zuten. Mundu guztia beldurtzeko erabiltzen zuten
jokabide maltzur, gaizto eta izugarria.
Hauxe da beraz, beste milaka eta milakan artean, 36 ko gerra deritzen zaionean, Lizartzan
gertatutako pasarterik gogorrena,
behartuta eramanaz, frentean edo eta han harrapatutako gaixotasunen ondorioz,
hildakoekin batera, eta Lizartzatarrok oso, oso gutxi ezagutzen ditugunak.