2011-03-23

L.I.A. MILA BEDERATZIREHUN ETA HOGEITA ZORTZITIK-BI MILA ETA HAMAIKERA

Geroztik 83 urte bakarrik joan dira. Nahiz eta atzoko kontue badirudi ere aspaldiko kontukin ari gera esaten. Baita esan beharra daukagu, errespeto haundiko mutill jendea ikusten dala. Bere jazteko era, batez ere beren txapela jartzeko posture ere, bakoitzek bere erara jantziaz, baita ere beren mantoi eta petxerak ondo apainduta.
1.Mila beatzirehun eta hogeita zortzikoa da goiko argazkiko  talde hau, eta era honetan batzen da.
Eskubiko hilara
Txistulari Zakarko Joan Antonio
Agerreko Bixente
Agirrebarreneko Inazio
Arrateko Nikolax
Mekolako Dionixio
Ugetako Auxtin
Joamelaundiko Jose

Ezkerreko hilara
Atabala Zakarko Pelix
Etxeberria Inazio
Zelaingo Jose Inazio
Zakarko Eugenio
Gortza Inazio
Arrateko Inazio
Aztiñeko Joan Joxe


2.Milla Bederatzireun eta hogeitahamalau, Attekoneko Joxe Inazio alkate egin zuten urtea.
Hemen taldea  aldatu egiten da. Argazki hontan taldea ez da hain ondo ezagutzen, beraz beraien izenak jartzeko zailtasuna baño ez dago, aldiz aurrean daudenak ezagunak dira.

                                                  Alkatea Joxe Inaxio
Atabala Zakarko Xantox                                           Txistularie Zakarko Joan Antonio
Espentsero Zelaingo Joxe Inazio                             Espentsero Arrateko Inazio

Garai hartako Iñauterik ere bazituzten beren arauek, nola Ostegun gizenez biltzen ziren, sukaldaria izendatzen zuten egun hoietarako, eta dantzariz aparte nahi zuen gaztek sartu zitezkeen egun hoietan, gastutan ere parte hartuta noski. Gero mutil talde hortatiken bi Espentsero ateratzen zituzten sukaldariari laguntzeko. Asteartitaz jende asko izaten zituzten aurreko egunean gonbidatutako baserritarrak alegia. 
Gazte hauen pestarako gogoak hemen amaitu ziren, ez bait zen komeni batzuntzako jendea gustura bizitzea. Dantza egiteko lekun ametralladorak hartuta gerra joen behar izan zuten batek baño gehiagok. Beren bizia eman behar izan zuten, eta batzuk berriz handik ekarritako gaxotasunakin etxen hil ziren. Ondoren haietan gozatzen egon zen jenderik ere bazen.
On Egin deiela

3.Mila bederatzireun eta berrogei eta hamabost, berreskuratu zen urtea.


 
20 urte illunpean edo lutoan pasa ondoren, argi berde bat piztu zitzaiela esango genduke. Hor ikusten dezuten talde hori izan bait ziren urte beltz hoien ondorenean lehenengo taldea osatu zutenak.
20 urte geldirik egon ondoren,ez zen zalantza izpirik egon dantza bakoitzek zer pauso eta bueltak nola ziren jakiteko. 11 dantzek mugimendu ezberdinak bait dituzte.
Denek lan asko egin zuten, eta batzuk aipatzearren esango nuke: Antonio Garmendia Txistularie eta Joxe Etxeberria zaharxeagoak izan arren, Luix Mendigain, eta Jose Inazio eta Miel Zubeldia, Inazio Bengoetxea. San Isidro egunean, Maiatzak 15a.

Eskubiko hilaran                                       Ezkerreko hilaran
Txistularie Zakarko Eugenio                              Atabala Zakarko Antonio
Anjelito Artola                                                   Inazio Etxeberria
Anttonio Garmendia                                         Joxe Etxeberria
Joan Joxe “Aztiñekoa”                                      Miel Zubeldia
Migel “Agerrekoa”                                           Joxe Inazio Zubeldia
Inaxio “Arratekoa”                                           Luix Mendigain


4.- Mila bederatzireun eta berrogei eta hamabost,
Lehengo talde horri edo maixu hoiei jarraituz segiko degu aurrera. Beraiek izan bait ziren danan maixu, eta hazi  horren fruitue da hemen ikusten dezuten hau.
20 urtez baztarrean egon ondoren 16 laguneko taldea plazaratzea oso lan garrantzitsue da. Baita ere esan behar da jendea gustora etortzen zela entsaiatzea.


Txistularik Zakarko Eugenio eta Antonio, ta dantzarik Iñaki, Endrike, Joxe Manuel, Joxe Mari, Anjelin, Luxito, Luix Zinkunegi, Joan Joxe, Joxe, Matias, Nikolax, Manuel, Lointxo, Patxi, Rafael, Asintxio.

 
Talde honen lehenbiziko agerraldia Ekainaren 21ean izan zen, garai haietan Luistar festa egiten bait zen.                                    
Ondoren dantza soka ere egin zen, gaur egun egitea hainbeste kostatzen ari den dantza, eta pixkanaka pixkanaka baztartzen ari garen gure herriko ohitura zahar bat.
Gure guraso edo aurrekoak izan ez balie, ez zan egongo ezer ere, ez dantza eta ez partitura, beraiei esker daude, lehenago partiturarik ere ez bait zegoen.


5.- Mila bederatzirehun eta laurogei
30 urtez geldirik egon ondoren, berriz ere lehengo dantza hoiek berritzea pentsatu zuen talde horrek. Urte eta kilo batzuk bizkarrean izanagatik, gerrikoak buelta gutxiago ematen bazituen ere, dantzak egiteko gogoa azaldu zen herriko festatan. Handik denbora gutxira Galdakaora joateko dei bat izan zan, eta jendea ez zegoenez atzera gelditzeko, autobusa hartuta bertara jun ginen, egun ederra bota ere bai.

 
6.- Berrogei eta hamasei urte hauetan hainbeste gazte die ikasitakok, edo ikasten ibilitakok. Hoietako talde bat dezue hor argazkin ikusten dezuen hau. Orain dala berrogeita sei edo zortzi urte inguru, ez det uste beraien izenak jarri beharrik dagoenik, mutur hezur ezagunak diralako.




Goiko bi argazki hoietatik aurtengo iñauteritako taldea osatuko al degu…..
Argazki  honek ematen dun ejenploa ez degu ahaztu behar.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina