SITS hitza, hiztegietan begiratzen badegu, pipiaren familiko mozorroa dela ikusiko degu, eta pipiak zurari eragiten dion bezala, SITSEK , erropa duela gogokoena. Garai batean behintzat, Alkanforra , beharrezkoa izaten zen , kalteak saihesteko.
Bizkarrean urte batzuk ditugunok ordea, gure inguru honetan, SITSE hitza, egungo ZERGA modura edo esanahiarekin erabiltzen zen garaia ezagutu genuen, nahiz eta gaur egun ,mikeleteak bezela , ahaztuta egon edo eduki.
NAFARROATIK GIPUZKOARA edo alderantziz, ekarri edo eramaten ziren zenbait gauza edo produktuengaitik, ordaindunbeharra izaten zen diruari, SITSE deitzen zitzaion, eta hori besteak beste, ILARRATSUN edo ATALLUN egiten zen, ekarri edo eramaten zenaren arabera.
Pipia eta Sitse, kaltegarriak zaizkio gizakiari, zura eta erropa kaltetzen dituen neurrian. Horregaitik ote , zergari horrela deitzea ¿? SITSE = ZERGA, kaltegarria ote GIZARTEARENTZAT ¿?
Diruak, begiak beti argi, eta Nola errepide ala mendietako bidegurutze garrantzitsu guztietan egon ziran jarrita, MIKELETE-ETXEAK, eta beren lana, mikeletena alegia, besteak beste, SITSE kobratzea izaten zen.
Nafarroarekiko gertuko mugetan, hiru MIKELETE-ETXE aipatu genezazke. Bi mendigainetan: ZARATEKOA = Bedaio, Altzo, Lizartza. ULIKOA = Orexa, Gaztelu, Berastegi, Lizartza. ILARRATSUKOA = Lizartza Iruineako errepidean.
Lizartzako herritarrak, orokorrean behintzat, sitsa-zergak, gehien ikuitzen edo nolabait esateko , pertsonalki kaltetzen zituen produktua, ARDOA, izaten zen, eta ordainketa horri alde egiteko, asmakizunak eta saiakerak etengabeak izaten omen ziran.
Atallutik, Lizartzara datorren kanala, garraiobide nahiko eroso eta seguroa suertatu zen hasera batean, ARDOZ betetako ZAGIAK ixilpean garraiatzeko. Bainan amarruek ere, neurri bateraino irauten dute, eta zai dagoenak berriz, beti ikusten du xehetasunenbat, nonbaitetik heltzen hasteko, eta kanala oso kantrolpean jarri omen zuten.
Gurdi belarran tartean garraiatzea aldiz, oso arriskutsua bihurtu zen, ZAZTAKA eginaz, Nola zagia zulatu ala garrafoia haustea suertatzen zelako.
Dena dela, bidezidorretatik edo eta nolabait, dirudienez aldian behin,, pasa ere pasatzen zuten etxerako ardoa.
MIKELETEEK etxeekiko zuten kontrola ordea, benetan izugarria suertatzen zen. Batik bat , herriko festa ingurutan, ardoa deklaratu etzuten etxeetara joaten omen ziran, etxean ardorik bazuten miatzera, eta harrapatuz gero zigor bikoitza.
Denak etzituzten harrapatzen ordea. Ospeleko etxe batean gertatua. Mikeleteak etorriko ziran beldurrarekin, SUIL,an ( ura edukiten zen ontzia, ur korrienterik ezbaitzen etxeetan ) jarri omen zuten ixilka ekarritako ardoa, eta baita miatzera joan ere, bainan, Suilan egon zitekeenik burutik pasa ere ez , eta horrela libratu ziran dirudienez..
Beste hau, Eguterakoa da, Etxe inguruko kainu zulo batean gorde omen zuan zagi ardoa. Festa egunean joan da ardo bila eta zagia falta. Handik denborata, Ilarratsuko Mikelete-etxean sartu beharra izan, eta han ikusten du berari ostutako zagia, mikeleteak kendutako beste batzuen artean. Hau norena da galdetu omen zion mekeleteari. Hau holakona, eta juzkua zuenaren izena eman omen zion, auzokoarena izaki
Aspertuta beti ihesi, mikeletei adarra jo zionik ere, dirudienez izan zen.Ilarratsun, Nafarroako partean dagon eta egun BORDA izenarekin ezagutzen den etxea taberna bezala ere erabiltzen zen.
Hirurehun metro ingurura zeuden mekeleteak, ia erabat egoten omen ziran bertan. Egun batean, gordeka balebil bezela, baina, bertan zegoen mikeleteak ikusteko moduan, (PAOTXA-HAZIAZ) (soroan ereiteko hazi mota oso ariña) betetako zakua, zagiaren itxura emanaz, kanpoan utzi eta sartu omen zen tabernara. Bere tragoxka egin ondoren, atera, zakua hartu, eta hor dijoa mendian gora, URKITA aldera, baina Nafarroako lurra utzi gabe Hori ikustean, baita mikeletea ere bere atzetik, Gipuzkoara noiz pasako zen zai, geldiarazi eta SITSE kobratzeko.
Orexak eta Atalluk, Urkita azpian duten mugarriraino joan omen ziran, bata bestearen atzetik, eta han, Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko muga gainditzean: A L T O.
Zakuan zeramana erkustean, eta SITSIK ordaindu beharrik etzuela ikustean, horrela esan omen zion: Horretarako igoarazi al diak aldapa hau dana? Nik esanda ez haiz etorri, erantzun, eta bakoitza bere bidetik etxera, bat parrez , bestea auskalo.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina