2011-03-23

L.I.A. ADINEKOEN ELKARRIZKETARATZE ETA TERTULIA TALDEARI

Lizartzako adinekoen guneak 9 urte daramatza zabalik. Urte guzti hauetan zehar, astero talde bat biltzen da bertan, elkarren berri jakiteko, eguneroko monotonia hausteko, kartetan jolasteko, hitz batean ondo pasatzeko. Gu beraiengana joan gara herritar gehiagok ere bertako giroa ezagutu dezaten. Ikusi besterik ez dago gogoko dutela bilkura, hainbeste urtetan jarraipena emateko.
Ostegunetan biltzen dira eta bertan topatu ditugu armonia ederrean. Hauek, bildu eta elkarri begira egotearekin ez dira konformatzen, hauetako batzuk lehen esku lanak egiten zintuzten, orain kartetan jolasten dute, puntĂșan, seiko urrean…..etb, eta oso konzentratuta topatu ditugu gainera, partida amaitu ondoren hasi dugu elkarrizketa.


Galdera- Zer moduz pasatzen duzute?
Erantzuna- Ondo, ondo, oso pozik etortzen gara.
G-Zenbat lagunetaraino elkartu zarete gehien bildu zaretenean, eta nola dago une honetan taldea?
E-Hamahiru izateraino iritxi ginen bainan denboran zehar adinak batzuk eraman dittu, beste batzuk ezindu, eta gaur egun 7 biltzen gara, gutxixamar aukeran baina pozik gaude elkarrekin.Gehiago ere elkartu behar genuke Lizartzan dagon erretiratu  kopuruarekin  baina, bakoitzak bere aldetik ibili nahiago du nonbait.
G- Nola antolatzen duzue arratsaldea?
E- Lauretan biltzen gara eta kontu kontari meriendatxoa egiten dugu eta ondoren kartetan jolastuz elkarri xoxak harrapatzen pasatzen dugu arratsaldea 8arte.
G- Zerbait berria egitea gustatuko ahal litzaizueke? Irakurketa, esku lanak, helduen eskola,ariketa fisikoa…..
E-Hori gaztexogoentzat hobe, gu adinean aurreratuak gaude horretarako. Beste talde batzuk sortu beharko lukete horretarako. Lekua eta egun asko daude libre areto honetan.
G-Ekintza hauetakoren bat antolatzeak jende gehiago erakarriko lukeela uste ahal duzue?
E-Nahiko lan, hau ireki zenean jende pila bildu zen hemen baina ez dago jarraipenik. ¡Asko etorri daitezke bada eh! baino batzuk diote zahartu egiten direla hona etortzean, beste batzuk berriz gazteegiak ote diren. Gizonezkoak berriz gutxi etorri izan dira, nahiago dute nonbait bazterrik bazter ibili lagunarte jatorrean egon baino. Bata bestearen erreparo eta lauso asko dago Lizartzan eta horiek uxatzeko ona da hemen biltzea.
G- Erretiratuak baldintza bereziak dituzte kontsumizioetan, zenbat merkeago?
E-Bai merkeago, guk kafesnea eta kurasan ederra 2 € ordaintzen dugu.
G- Uste duzue honelako leku bat ona dela herritarren arteko harremanak erraztu eta hobetzeko?
E- Bai oso ona, baina orain arte oso gutxi aprobetxatu da hau, pena bat da talde gehiago ez sortzea, Hasieran bestelako taldeak ere etortzen ziren baina azkenaldian gu bakarrik gaude.
G-Eta azkenik zer esango zenieke etxean ordu asko pasatzen dituzten erretiratuei?
E- Ateratzeko eta biltzeko  lagunartera, negua luze egiten da eta astean behin ona etortzeak gurĂ­ bizi poza ematen digula, zai egoten garela elkarrekin biltzeko eta elkarren berri jakiteko. Gu egun gehiagotan ere bilduko ginateke baina, bestetzat baliatzen gara etortzeko eta hori ere oztopo bihurten da. Lehen igandetan ere batzuk biltzen ginen baino,  bazkalostea luzatzen bada berandutu egiten da eta lagunak zai egotea ere ez dago ondo.

Talde honetan giro atsegina dutela nabari zaie, eta ez dira aspertzen jokoan, etenik gabe ari dira. Bakoitzak poltsatxoa era astun xamarra ekarriko du ¡eraman , auskalo! Txanpon piloa ikusi dugu mahai gainean eta, diruaren txin txinak mugiarazten du, denbora azkarregi joaten zaie gehienetan. Bejondeizuela, asko balio du zuen lagunarteak, guretzat Otsolarrekoentzat ere bai, Ihauterietan taloak egiteko hauen lagunarteaz baliatzen baigara gu ere taloak egiteko. ¡Eskerrikasko! Baita elkarrizketa hau egiteko jokoan etenalditxo bat egiteagaitik ere.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina