Festa
usaiak gehienok poztu eta aztoratzen gaitu. Herriko edo auzoherriko jaiak direla
eta giro berezia topatzeko pozik joaten gara gaur egun ere. Zaindari jaiak eta
Ihauteriak izaten ditugu gurean ospakizun nagusienak. Festetako giroa asko
aldatu da azken urteotan. Gazteek
gauezko pesta aukeratzen dute gehienek, helduak eta haurrak egunez, beraz badirudi bakoitzak bere
txanda duela festan, batzuen orduak ez dira egokiak besteentzat eta
antolatzaileak ere txanda bakoitzari dagokiona antolatu beharrean gertatzen
dira.
Duela
urte batzuk ez zegoen honelako
aukerarik, pesta denentzat ordu
berdinean amaitzen baitzen, beraz soinua hasitakoan berehala probetxatu behar, bestela gustuko neska edo
mutila beste norbaitek aukeratuko zuen etxera laguntzeko. Garaiak asko aldatu dira :
txistue eta ttunttune, edo esku soinue entzun ezkero dantzan hasteko amorratzen egotetik pixkanaka
dantza egiteari utziaz, edatea eta taberna zuloetako epeltasunean geratuz,
aldatzen joan gara ohiturak. Plazetan
musika behar duela dirudi pesta giroa
somatzeko, baina pestazaleak plazatik urrunduta sentitzen dira gustuago, nola
ulertzen da hau?
Ondorioz
gure plazak ustutzen joan dira, dantza egiten ez dugu asmatzen, lotsatu egiten
gara, irrigarri geratzeko beldur gara,
alkolaren eraginez hasiko dira batzuk dantzan.
Dantza
egitea baino gauza dibertigarri eta sanoagorik ba al dago ba? Behin hasi eta
gero asko gustatzen zaigu eta gustuko lagunarekin gehio, baino lehenengo pausoa
ea beste batek ematen duen zain egoten gara eta .horrela plaza hutsik.
Hau
dela eta Otsolar dantzari taldeak
datorren udaberrian erromeri giroan pasatzeko egun bat antolatuko du, dantzariak
eta dantza erakustaldiak egongo dira, danontzako bazkaria eta dantza libre eta
lotua ere egiteko aukera, kalejirak, ikastaroak eta parranda pixka bat egiteko
aukera paregabea eta aimaritan neska laguntzeko baimena ere bai.
Animatzen
joan heldu eta gazteok erromeri giro
ahaztezina pasatzeko.
Eguna zehaztuko dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina