Urtero degu ihauterietako
aldizkarirako idatzi bat prestatzeko betekizuna, eta urte batzutan hobeto eta
beste batzutan okerrrago egiten degu, ara nolako gaia hartu eta aurrera. Baina
oraingo hau ez da lan xamurra, izan ere Iñakiri buruz idazterakoan sentimentu
asko datozkit eta ingurukoei laguntza eskatu diedanean nirearen antzeko
sentimentuak nabaritu ditut eta denek erantzun bera bufff!!!, . Guztiok daukagu
zer esan, kontatu, eskertu, Iñakiri, izan ere nork ez du izan berarekin momentu
bat konpartitzeko parada, dantza munduan, baserri munduan, bertso munduan,
kalean mendian, plazan.
Lizartzan
saltsa piska bat non Iñaki han izango zan, laguntzeko ez bazan erakusteko
izango zen, izan ere zer erakutsi handiko gizona bai zen. Herria eta
herritarrak bizi zituen, baserria eta dantza ziren bere bizitza, ohitura
zaharrak ondo errotuak zituen eta gaur egungo bizitza “modernoan” ezin hobeto
txertatua zegoen. Heldu, gazte, ume eta haurrekin hitz egiteko gaitasuna eta
dohaia zuen. Horrela estimatzen genuen, batzuetan broma, txantxa, eta bestetan
“bronkatxorenbat” era bai, baina, beti, umea aita-amarengana itzultzen den bezala bueltatzen ginen, izan ere bere beharra
handia genuen. Iñakik badu bere familia, eta oso presente izan du, baina,
neurri apal batean esan dezaket umezurtz utzi gaituela dantza munduko familia.
Belaunaldi
askoren dantza erakuslea, zenbat haur, gazte eta ez hain gazte pasatakoak gera
bere eskuetatik. Ihauteriak berreskuratu genituen lehen urtean plazan dantza
egindako talde bera izan da berak azkeneko aldiz plazaratzen lagundu zuen
taldea. Dantza taldeko kide batek horrela gogoratzen zidan Iñakirekin izandako
elkarrizketaren zati bat plazan dantza egin ondoren:
.- Iñaki zemuz in deu?
.- Iñakik: “El que tuvo , la
retuvo” esanda utzi zuen.
2001
urtean eskertu asmoz Otsolar dantzari taldeak eta hain maite zituen eta zuten Santurtziko
Dantzari taldeko kideak bertan zirela, ospatu genuen jaialdi bat, Ohorezko
Kapitaina geneun Iñakiri eskainia. Ez dut nik behintzat berehalakoan ahaztuko,
nolako lasitasunez hitz egin zigun jaialdi bukaeran guztioi, izan ere,
baserrikoa izanik plaza gizona zen.
Seguruenik
hain maitea zuen Zelaingo sukalde zaharrean, sutondoan bere guraso eta
senideengandik entzun eta jasotako ipuin, istorio eta kontuak, guri
trasmititzen saiatu da. Gurekin egon den bitartean gustora entzun dizkiogu, izan
ere, zer esan handia zuen eta kultura eta ohituren inguruko jakituria handia
zuen, eta orain zihur gaude ez direla galduko, berak egindako lana ohitura
zaharrak eta dantzak zaindu eta mantentzen , ondorengoak hartuko dugu bere
lekukoa.
Askotan
gertatzen naiz esan nahi dudana esateko hitzak ez ditudala topatzen, eta hau da
momentu horietako bat. Ondorengo kanta honetan Iñakik egin duen lana ederki isladatua ikusten dut, Benito
Lertxundik Euskal pizkundeari kantatzen dionean:
Gau luzea gau latza
Gau izar
gabea,
nekez gendun ikusi
haren azkentzea.
Gauerdian
hil zaigu
amona
gurea,
esku
gogortuetan
dauka
gurutzea.
Gure
sukalde zarra
Etxe
pizgarria
bart lagunarte goxo
gaur bakar gorria
len epela
jario
orain hotz
larria.
Amonaren
batez
dezu utzi
bizia.
Amonaren
alkia
hago
sutondoan
haren
ipuirik aldek
hik jaso
gogoan?
hik ez?
Laratzak? Ezta...
Ez uste
gozoan
geunden ta
gure poza
betiko da
joan.
Orduan
belaunikatu
nintzan
auts gañera.
Hark gordetako sua
zu ere hil ote zera?
Autsa pitinka urratu
nuan, beldur bera.
Sua bizirik dago
galduak ez gera.
Geroztik ari nauzu
auts zaharrak astintzen
aiton-amon guztien
ipuiak jasotzen
herriaren pitxiak
magalean biltzen
ez baita hil gure herria
zutitu gaitezen.
Hil ez da
ta ezta hilko
guk ez
badegu nahi.
Bizi
irrikaz zegoen
gure maitasun zai,
haren susper beharrez
goazen
nora nahi.
Pizkor
urra ditzagun
malkar eta
zelai.
Egizute nerekin
aberri
bidea.
Bildu
dezagun nun nahi
asaben
lorea.
Ta gaur
danik gorritu
gure
sukaldea.
Ni nor
naizen? Asmatu.
Euskal
pizkundea.
(Benito Lertxundi)
Azken urte
hauetan ezusteko handiak izan ditugu,
Zakar, Luzea, Kaxa,...eta beste hainbat eta hainbat...2012ko urte honi ere
beste arrasto bat egin diogu egutegian, markatuta geratu zaigu.
Jakin
badakigu datozen ihauterietan ere, ikusiko ez dugun arren, gertu izango degula,
dantza non...(itxi begiak), eta Iñaki han. Ez dakit goran, beran, eskubitan edo
ezkerretan non egongo den, baina, seguru gertu sentituko degula.
Adiskide bat bazen
orotan
bihotz-bera,
poesiaren
hegoek
sentimentuzko
bertsoek
antzaldatzen
zutena.
Plazetako
kantari
bakardadez
josia,
hiltzen
lihoa iruten
Bere barnean irauten
oinazez ikasia...
ikasia.
Nun hago,
zer larretan
Urepeleko
artzaina,
Mendi
hegaletan gora
oroitzapen
den gerora
ihesetan
joan hintzana.
Hesia
urraturik
libratu
huen kanta,
lotura
guztietatik
gorputzaren
mugetatik
aske
senditu nahirik.
Azken
hatsa huela
bertsorik
sakonena,
inoiz esan
ezin diren
estalitako
egien
oihurik
bortitzena...
bortitzena.
Nun hago,
zer larretan
Urepeleko
artzaina,
Mendi
hegaletan gora
oroitzapen
den gerora
ihesetan
joan hintzana.
(Xabier Lete)
Idatzi
honetan konturatu nahiz ez nahizela gai agertzeko Iñaki zer izan den niretzat,
edo agian, guretzat esan beharko nuke, horregatik, bera ezagutzeko zortea, eta
plazerra izan degunok, berak trasmititu diguna eta erakutsi digunarekin osatu beharko dugu artikulu hau.
Mila esker eta izan zaren bezalakoa
izateagatik, eta, erakutsi diguzuna erakusteagatik, eredu bat izan zara gu
guztiontzat.
OHOREZKO
KAPITAINA.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina