1.
Nolatan
okurritu zitzaizuen futbito taldea sortzea?
ALBERTO:
Herri txikietako kontua da. Ikaztegietatik atera zen ideia, haurrek pilotaz
gain beste kirolen bat egiteko. Honela, Ikaztegieta (Ion), Orexa (ni), Lizartza
(Mikel), Abaltzisketa eta Berastegi elkartu ginen bi helburu garbirekin: gure
umeek elkarrekin jolastea eta talde mixtoak egitea berdintasuna bultzatzeko.
Aurten Leaburu elkartu zaigu eta Berastegik ez du parte hartu.
2.
Noiz
sortu zenuten?
Iazko
ikasturtean.
3. Ze
izen dute taldeek?
Oraingoz Lizartza-Orexa A eta B. Gure proposamena,
jokalariek bi herrien izena osatzen duten hizkiekin beste izen bat asmatzea da.
Edonola, azken erabakia beraien esku uzten dugu.
4. Lizartzan
pelota ez den beste kirol bat egiteko aukera edukitzea ona da haurrentzat ezta?
ALBERTO: Noski baietz. Eta gehiago egiteko aukera
balego hobe: eskubaloia, saskibaloia…
AITOR: Herri txikiak garela kontuan izanda, bertan
kirol desberdinak probatzeko aukera izatea eta eskeintzea denontzat da ona,
baita gurasoentzat ere.
5.
Haur asko apuntatu dira eta bi talde dituzue. Zein da horren
sekretua?
ALB: Bi ez,
hiru talde ditugu. Bi alebin mailako eta benjamín mailakoa bestea. Azken
hauei guk jarri diegu izena: LIZTORRAK, hizki jokoa praktikatuz. Eta sekretua
umeengan dagoela uste dut, beraien nahia delako.
AIT: Bolada kontua ere izan daiteke. Egun, adin
beretsuko neska mutil kopuru polita dugu eta horrek gauzak errazten ditu.
Kuadrillaren barnean ateratzen da ideia eta bata bestearen babesean… aurrera!
- Neskak
ere bai. Hori berri pozgarria da
ezta?
ALB: Gaur egun normaltzat hartu behar dugu, ezta?
Realean eta Athleticen ere badituzte goi mailako taldeak oinarritik egiten den
lanari esker.
AIT: Maila hauetan neskak mutilen pare ibil
daitezkeela sinisten dugulako egin dira talde mixtoak. Gainera, gure gaztetxoen
heziketarako experientzia positiboa eta aberatsa izatea nahiko genuke.
- Ba al
duzue zuek esperientziarik entrenatzaile edo jokalari moduan?
ALB: Entrenatzaile titulua Bartzelonan atera nuen,
Orexako Guardiola zerbaitegatik deitzen didate! Jokalari garaian
“defensa-estorbo” postuan primeran moldatzen nintzen. Entrenatzaile gisa, hau
da nire lehenengo taldea; aurtengo udan Gaztelu Cityko jekeak fitxatu nahi
ninduen baina uko egin nion eta hemen jarraitzea espero dut.
AIT: Nik lehenengo urtea dut entrenatzaile moduan
eta jadanik jarraitzaileek Mourinho deitzen didate, zergatik ote? Mahai gainean
Pagozelaiko Spartaken eskaintza eta Lizartza-Orexako proiektua nituen. Bistan
da etxeko giroa hobetsi dudala Gorritiko
petrodolarren aurrean. Jokalari moduan ibilbide laburra izan nuen, “pakete”
xamarra nintzen eta taldea osatzeko edo bultoa egiteko aproposa nintzela uste
dut.
- Astean
zenbat aldiz entrenatzen
duzue?
Astean
behin. Astearteetan ordu eta erdi.
- Entrenatzaile gogorrak al zarete? Garrasi asko
ateratzen duten horietakoak?
ALB:
Erantzuna hire esku, Aitor!!
AIT:
Jokalariei galdetu behar! Orokorrean oso ondo portatzen dira eta ez dago oihuka
ibili beharrik. Etxe guztietan bezala izaten dira tentsio uneak, baina norberak
badaki zein den bere
eginkizuna taldean eta gure artean giro
polita lortzen ari garela uste dut. Dena den, Gabonetan
Valdebebasen ikastaro batean egon gara, Real Madrileko instalazioak eta
entrenatzeko metodo berriak ikasten gure taldera egokitzeko.
- Ze
txapelketa ari zarete jokatzen?
Guk antolatutako Herri Txikietako Areto Futbol
Txapelketa.
- Zer
moduzko emaitzak ari zarete lortzen? Txapelketa irabazteko esperantzarik
bai?
ALB: Emaitza nahiko onak ari gara lortzen, baina
helburua ez da txapelketa irabaztea. Kirola beste
ikuspegi batetik ulertzea nahi dugu. Irabazle eta galtzailerik gabeko
denbora-pasa izan behar duela, alegia.
AIT: Parte hartzea, talde lana eta elkartasuna
bezalako baloreak bultzatu eta indartu nahi ditugu umeen artean. Gurasoei ere
azaldu diegu gure egitasmoa eta guztiok argi dugu partiduak edo txapelketa
irabaztea bigarren mailan gelditzen dela. (Beno, umeek beharbada oraindik
ez!!).
- Badakit batzuetan Orexan eta besteetan Lizartzan
jokatzen dituzuela partiduak. Ze egunetan jokatzen dituzue?
ALB: Normalean
larunbatetan, arratsaldeko bostetan. Etxeko partiduak herriak txandatuz
jokatzen ditugu, bat Lizartzan eta hurrengoa Orexan.
- Herritarrik joaten al da partiduak ikustera?
ALB:
Gurasoak behintzat bai, eta hemendik aurrera jende gehiago etortzea espero
dugu. Polita da herritarren animoak jasotzea eta oraindik hurbildu ez zaretenoi
gonbidapena luzatzen dizuegu gure artean ondo pasatzeko.
AIT: Iaz
ikusi ahal izan nituen partiduetan ikusle dexente biltzen ziren. Aurten,
lehenengo jardunaldian Lizartzako frontoian sekulako giroa sortu zen
Abaltzisketa eta Leaburuko lagunen bisitarekin. Beste herrietan ere antzeko giroa
sumatzen da. Futbola ez gustatu arren, umeen ilusioa eta ahalegina ikusteagatik
bakarrik, merezi du frontoira azaltzea. Beraz, etorri eta ANIMATU gure taldeak.
- Orexa eta Lizartza bat eginda. Hau ezingo zen
imajinatu orain dela urte batzuk ezta?jeje
ALB:
Txandapasa!!!Ni Arrasatekoa nauk, hemen autoktonoa hi haiz!!!
AIT:
Autoktonoa eta Orexako arrasatearra, Lizartzako tolosarra, Tolosako lizartzarra,
han jaioa, hemen bizi dena…gai hori beste baterako utziko diagu ez? Hariari
helduta, auzoko herrien arteko ezinikusiak edo pikeak kontu zaharrak iruditzen
zaizkit, inora ez daramaten eztabaida antzuak. Gure kasuan berdin, saltsa apur
bat ondo dago eta elkar zirikatzea ere bai, baina gauzak muturrera eraman gabe.
Azken urte hauetan Lizartzako eskolako ikasleen laurdena orexarrek osatzen
dutela kontuan hartuta etorkizunean zailagoa izango da bereizketak egitea. Gainera,
ezinezkorik ez dagoela azaltzen duen adibidea aurrean duzue: Pep eta Mou talde
berean elkartuta!!! Orexa eta Lizartza zergatik ez???
Gora
LIZARTZA-OREXA AFT!!! Gora IHAUTERIAK!!!
Lizartza-Orexa A
Lizartza-Orexa B
Liztorrak
Entrenatzaileak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina