Ihauterien jatorriari
buruz iritzi asko daude: Udaberria ren hasierarekin lotzen dute batzuek, beste
batzuen iritziz, antzinako erromatarren Isis jainkosaren omenez egiten zuten.
Beste batzuen ustez, Currus Navalis izeneko desfiletik dator eta eliza
katolikoaren eta eliza otodoxoaren tradiziotik datorrela ere uste dute beste
batzuk, baina iritzi gehiago ere badaude. Hasieran, ihauterietan zarata egiteko
baimena zeukaten, baina kristautasunari, ez zitzaion gustatzen eta arauak
ezarri zituzten honi buruz.
Munduko hainbat lekutan ihauteriak ospatzen dira:
Veneziako ihauteriak
Veneziako ihauterietan jende askok hartzen du parte.
Lehenengo aldiz 1268an ospatu ziren. Veneziako ihauteriak ezaugarri berezi bat
dute: denek maskara eramaten dute. Bakoitzak bere diseinua asmatzen du eta urte
guztia mozorroak prestatzen pasa ondoren, kalera irteten dira.
Pertsonaia berezi batzuk ere ba daude:
El Medico dea Peste, Arlecchino, Brighella, Pantalone...
Brasilgo ihauteriak
Brasilgo ihauteriak hasiera batean
pertsona xumeek ospatzen zituzten. Baina, urteak igaro ahala akademia bat sortu
zuten. Akademia edo taldeak eratuz joan dira ondoren beraien artean lehiatzeko.
Egun, munduko ihauteri ospetsuenetarikoak dira. Mugimendu handia dute, kolore
bizi-biziak eta karroza izugarriak. Dantzarien jantziak luma asko dituzte,
gorputza margotzen dute eta normalean emakumeak ateratzen dira
dantzatzera.
Eslovenian, hiru inauteri mota egiten dira eta Urteberri ondorengo
igandetik hasi eta Errauts egunerarte
luzatzen dira.
Ptuj
inauteria, Kurentovanje izenez
ezagutzen da eta herrialdeko inauteri
zaharrenetakoa da. Mozorro esanguratsuena deabruarena da, ardi ilez eginda dago
mozorroa eta atzean bi zintzarri handi
daramatza.
Cerknika
izeneko inauterian, Ptuj ekoan antzekoa, sorginez mozorrotzen dira eta dantza
egiten dute. Pertsonai nagusia sorgin erraldoi bat da.
Eslovenian
egiten den beste inauteriak, Laufaria izena du eta bertako mozorrorik esanguratsuena Aleman Daufen da.
Urteberri ondorengo igandetik hasi eta
binaka hogeitabost pertsoneko taldea
osatu arte festan ibiltzen dira. Pertsonai desberdinak dira, eta zurezko
maskarak eramaten dituzte.
Esloveniako
hiru inauteri hauek dira famatuenak oso antzinakoak direlako.
VENEZUELAKO
IHAUTERIAK
Papertxo bonbak,
karameloak, ura botatzeko tresnak, mozorroak, dantzak eta konpartsak dira bertako elementu garrantzitsuak.
Festa hauek ez dute egun segururik, urtarrila bukaeran
edo martxoa hasieran ospatzen dira. Urtearen zehar eta garai desberdinetan,
desfileak eta festa ugari egiten da kalean.
Ihauteri festa grekoen
garaitik ospatzen den festa bat da.
TXINAKO
INAUTERIAK
Kondairak
dioenez,Hanwu Donsfsho enperadoreak, Yuanxio Dama inperialaren familia aurkitu
eta gurasoak ikusteko antolatu zuen festan dute sorrera.
Gau
honetan zehar, milaka koloretako eta forma askotako lanparak jartzen dituzte
herrian. Lehoiaren dantza ere dantzatzen dute.
Familian irina eta arrozez
egindako jakiak jaten dituzte ,eta beste
hainbat txinatar jaki ereHiriko kapitalean 50.000 mila farol jartzen dira eta
gazteek lagun berriak egiteko arpobetxatzen dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina