Garai batean,eta, ez dira urte asko preziso,etzen ,
lagunarteko otordurik, ez behintzat, afaririk, kantuan edo kantatzen saio bat
egin gabe, bukatzen zenik. Etzen, leku,
herri edo, eremu jakin batera , mugatutako ohitura, Euskalherriko herri gehienetan, oso zabaldua
zena baizik.
Gizarteak, berezko, eta, berarekin dituen zikloen
eraginez, ohitura horretan, aldaketa
sakon eta nabarmena egon dala, uka ezinekoa da.
Gaur egun, etzaio inori, burutik pasa ere egiten, ezta, taldetxo bat
izanik ere, jatetxe bateko jangela batean, edo eta, elkarte batean ere, (
salbuespeneko giro batean izan ezik )
kantatzen hastea. Agian, “ ZORIONAK “
edo horrelako zerbait dago onartuta, baina, hori bakarrik.
Baina, baita ere, gizakiak, berezkoa du, bere barruan
dagoen zerbait da, bere
iraganari,
pasatakoari, begiratzeko joera eta grina. Gazte aroko oroitzapenak, adibidez, onak badira behintzat, ( txarrak berehala
uxatzen saiatzen gera ) giro hartara itzultzeko, bueltatzeko,
barrenean sortzen den nahaia eta irrikia, guztiz atsegina surtatzen da.
Zentzu horretan, badirudi, azken bolada honetan, iraganeko haizearen igurtzi hura, amesten, eta
gehiago, errealitate bihurtu nahaian
dabilen, jende dexente dagola.
Herri askotan ari dira, taldetako kantuaren espiritua berreskuratu
nahaian, kantaldiak, kantu jirak, etabar, etabar antolatzen.
Lizartzan, beti izan da, musika eta kanturako gogoa, joera,
eta batzuentzat, sentidurik onenean esan da, grina. Gehiago, gaur egun ere, Lizartzako musika
maila, oso goian dagola lasai esan daiteke, eta askok , inbiri sano bat
digutela ere bai, hasi, instrumentujoleetatik, abeslarietaraino, eta maila
guztietan gainera. Ikusi besterik ez
dago, Eguberritako umeen emankizuna, Ihauterietan eta Herriko festetan, besteak
beste, herriko, musikoak ematen dituzten emanaldiak, edo eta abesti txapelketetan eta bestelako
jaialdietan, ematen duten maila, esandakoa baieztatzeko.
Bete beharreko hutsunetxo bat bazegoen ordea, lehen aipatutako,
lagunarteko kantu giro hura , berreskuratzea alegia. Eta,
beste herri askotan bezela, gazte aroko oroitzapen haizeak
ikuittuta, taldetxo bat ari da, beren
ametsa betetzen.
Hamabostero, hostiralez, iluntzeko 8H30 tan biltzen dira.
Eta, lehenik, girotzeko, afari mokadutxo bat,
xumea, baina, goxoa eta moduan. Ondoren,
kantaldia : Agur jaunak,
Boga Boga, Maitia nun zira, Ikusten dezu goizean, Nere aitak amari, Nere maitia
jeiki ta jeiki, etabar, ohiko abestien ensaio saioa eta
serioa, esperientzi haundia eta
pazientzi haundiagoa duen, noinujole
baten laguntzarekin.
Ateak irekiak dituzte
eta ez dute Ainhoa Arteta edo Pavaroti
izatea eskatzen. Ezta ere, beren adina
edukitzea, berak duten gauza bakarra baizik : LAGUNARTEKO KANTURAKO
GOGOA, eta, ahal den neurrian, hobetzen
joateko ilusioa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina