Iazko
urtetik inoiz baino koloretsuago ikusten dugu herria. Kolore hauek
naturarekiko oreka aldarrikatzen dute, etorkizuna osasunez,
konpromisoz eta itxaropenez janzteko gogoa. Osasunez, inork ez
dugulako nahi zabortegi kutsakorrik edo erraustegirik gure herrian.
Konpromisoz, ezin garelako ikusle hutsak izan, iritsi da Zero Zabor
norabidean urratsak emateko garaia. Azkenik, itxaropentsu, beste
herri batzuen esperientziatik ikasi dugulako urrats haundiak eman
daitezkela ohitura batzuk aldatuz.
Lizartzan
bertan zenbait ekintza antolatu ziren gaiari buruzko informazioa
emateko eta udalak Zero Zabor norabidearen aldeko apustua egin zuen.
Guzti honen ondorioetako bat konposta egiten duten familia kopuruaren
igoera nabarmena izan da, bai etxean eta bai auzo konposta guneetan.
Hondakin organikoa etxean sortzen dugunaren ia erdia da.
Zabortegietan usteldu eta arazo larriak ematen ditu, erraustegietan
konposatu kaltegarriak sortzen ditu. Konpost bihurtuta ordea lurrera
itzultzen da materia organikoa lurra aberastuz. Aurrerapen haundia
beraz. Oraindik asko daukagu egiteko eta ikasteko baina guztion
artean emaitza onak lor ditzazkegu. Beraz, animiatu, galdetu eta
parte hartu.
Hala
ere, beti gogoan izan behar dugu zaborrik onena sortzen ez dena
dela. Askotan behar ez ditugun gauzak erosten ditugu eta beharrezko
duguna erostera goazenean ere erosi nahi dugun horrekin batera
hondakinak erostera behartuta gaude. Gehiegizko kontsumoan
oinarritutako eredu ekonomikoaren ondorio da hau. Honen aurrean,
badira salgai solido zein likidoak hondakinik sortu gabe erosteko
aukera ematen duten berrerabiltzeko ontziak, poltsak, tuperrak eta
hainbat tresna. Hoien erabilera bultzatu eta gune guztietara
zabaltzeko baldintzak sortu behar dira.
Ihauterietan
ere zabor asko sortzen da horretarako beharrik izan gabe. Beraz,
aurtengo mozorroa prestatzeko saltokietara ez joatea proposatzen
dugu. Etxeko arropak eta objektu desberdinak aprobetxatu eta nahasi
daitezke buruan duzun mozorroa lortzeko eta beti dago eskulanetarako
aukera. Sentitu, pentsatu, ekin!
Etorkizuna
koloretan nahi dugu eta hori aldarrikatuko dugu.
Lizartza
Zero Zabor
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina