Jakin bagenekien Lizartzako
ihauteri dantzak badutela berezko xarma, eta erakargarritasuna. Herrian estimua
izan badute, baina, urtero plazan egite horrek, duen balioa galduarazten die
dantzei. Horaingo honetan kanpotik gogorarazi digute dantza hauek duten
garrantzia eta balioa Euskal Herri mailan. Azaroaren erdialdera telefono dei
bat jaso genuen, Oier Araozalak deitu zigun, Oier Dantzan Ikasi elkarteko kidea
da, beraien helburua dantza tradizionalen formakuntza ekimena da. Elkarte honek
Gipuzkoako hainbat herritako dantzak irakasten lan egiten du, eta lan hau
Euskal Herriko herrietan dantza irakasten dabiltzan irakasleei bideratzen die.
Lehen
esan dudan bezala Oierren deia jaso genuen, eta azken urte hauetan osatzen ari
diren lana aurkeztu ziguten, eta zeregin horren barruan Lizartzako Ihauteri
dantzak beraiei erakustea sartzen zuten.
Aurkezpena
egin eta gero Otsolarren hitz egin genuen, ideia erakargarria iruditu zitzaigun
eta lanari ekin genion. Abenduaren 15ean Tolosako polikiroldegian hitzartu
ginen ikastaroa emateko. Bederatzi pertsona gerturatu ziren bertara,
Beasaindik, Gasteiztik, Zarauztik, Donostiatik,...Eta Lizartzatik hiru irakasle
hasiera batean, baina, gero beste ordezkari batzuk ere agertu ziren, gazte eta
heldu.
Saioa
hiru orduz luzatu zen, goizeko hamarretatik eguerdiko ordu batera. Denbora
honetan guk erakutsi eta beraiek ikasitako dantzak hauek izan ziren: paseoa, lehena,
bigarrena, ostiko dantza, pala dantza eta makil dantza. Benetan trebeak ziren
eta nabari zen irakasleak zirela, galdera zehatz asko egin zizkiguten. Bide
batez, gure ihauterien istorioak eta historia kontatzeko parada izan genuen,
noiztik datozen, nola berreskuratu ditugun, zer egiten dugun ihauterietan, nola
bizi ditugun, eta dantzarien jantziak ere eraman genituen ikus zitzaten
nolakoak ziren. Guzti hau argazkien, bideo eta aldizkarien bidez ere erakutsi
genien. Esan behar da ihauterietako CD a ere eman geniela bakoitzari, dakizuenez
bertan dantza doinuez aparte ihauterietako kantak daude, badakizue girotzen
joateko.
Saio
luzea, sakona, interes handikoa eta gure altxorra diren dantzetaz harro egoteko
“txute” bat izan zen. Herrian ez ezik kanpokoek ere, dantza hauei beren balioa
ematen diotela konturatzeko lagundu n digu.
Eta
ahaztu gabe, aurtengo ihauterietara gonbidatu genituen, ea beraietako norbait
ikusten dugun eta gure ihauteri dantzak gurekin batera dantzatzera ausartzen den.
Norbaitek gure ihauteriei buruzko
ikastaroa non eta nola atera den ikusi
nahi izango balu sartu dedila www.dantzan.com helbidean eta
bertan ikusi daitezke ikastaroko argazkiak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina